19feb

Ekologistak Martxanen Ekozinemaldiaren 4. edizioa

Ekologistak Martxanen Ekozinemaldiaren 4. edizioa

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Ekologistak Martxanen Ekozinemaldiaren 4. edizioa

Ekologistak Martxanek antolatutako Ekozinemaldiaren 4. edizioa otsailaren 19tik 25era ospatuko da Bilbon, Basauri eta Iruñean. Ekozinemaldiarekin hasi zenean bezala, nekazal-erregaiak eta hauek sortzen dituzten eraginen inguruan sakontzeko aukera izango dugu: nekazal ekoizpen eredua, transgenikoak, lur eskubideak, nekazari txikien erresistentziak, e.a.

Horretarako, “Reverdecer” filma dugu, iazko “Cosechas Armagas” filmaren bidez jorratzen hasi ginen gaia osatzera datorrena. Kolonbiatik “Semillas pa seguir viviendo” datorkigu, Kaukako (Kolonbia) nekazari txikien borroka eta antolakuntza, haien nekazal ohiturak, auzolana, antzinako haziak eta merkataritza aldarrikapen eta praktikak erakustera. Honekin batera, hango ekintzaile bat izango dugu, han bizi den errepresioaren biktima bat hain zuzen ere.

Aurten Afrika ez dugu alde batera utziko. Ekologistak Martxanek Nork Nori Zor? (Quién Debe a Quién?) sarean parte hartzen du. Horrela, elkarlanaren bidez, ahalegin berezia egin da egoera desberdinak eta hemengo multinazionalek han eragiten dituzten inpaktuak ezagutzeko (pobrezia, inmigrazioa, ingurumen kalteak, e.a.). Hain zuzen ere, Maroko, Uganda eta Mozambikeko egoerak aztertuko ditugu. Nahiz eta oso modu profesionalean egindako lana izan, “Africa estas ahí” ekintzaileek egindako ekoizpena litzateke. Honekin batera egileak berak filma aurkeztuko du gaiaren inguruan gehiago jakiteko. Afrikatik ere, “La Breche” filma izango dugu, Senegal ibaian egindako dike batek duen eraginean oinarritzen dena.

Beste aldetik, duela 4 urte euskal zor ekologikoari buruzko gure dokumentala egin genuen, eta aurten beste bat aurkezteko dugu. Azken honek, zor ekologikoa aztertzen du, baina kasu zehatz honetan guk Boliviarekiko duguna jorratzen du. Hango baliabide nagusia gasa izanik, Repsol YPF enpresa boteretsuak eragindako inpaktuetan oinarritzen da.

Egitarauan ere artelanetarako tokia egongo da, “Home” (Etxea) filmarekin adibidez. Yann-Arthus Bertrand argazkilariak ikaragarrizko irudiak dakarzkigu informazio interesgarriarekin batera. Klima aldaketa arazo larria izanik, gaia jorratzen dituzten filmak ere hautatu dira.

Brasilen den mehatxu latza aztertzen du “O Chamado do rio Madera” (Madeira ibaiaren deia) pelikulak, Amazoniako ibai nagusi honetan urtegiak egiteko dagoen planari buruzkoa, eta bertakoen erresistentzia azaltzen duena (MAB -Urtegiek Kaltetutakoen Mugimendua-). Bai urtegi politika baita haien kontrako erresistentzia ere (MSTkoei oso lotuta) izugarrizkoak dira Brasilen, eta filma honek ezagutzeko aukera ematen digu.

Ecologistas en Acción-eko filma bat erakutsiko dugu ere bai, edo behintzat honen zati batzuk, filma 27 zati desberdinez osatuta baitago (“27 fragmentos de ecologismo social”).

Hizlariak:

Balatazar Guaca: Quintanako Bertakoen Babes eremua/CRIC (Kaukako Bertakoen Eskualde Gunea (Kolombia) – ingurumen errefuxiatua.

María Sevilla Rogado: “Africa, estás ahí?” filma-ren ekoizlea (Mozambikeri buruzko zatia).

La Acequia Kooperatiba Nekazalecologikoa (Kordoba).

EGITARAUA

Bilbo

Otsailak 19, ostirala: “Gure Boliviarekiko zor ekologikoa” Aurkezpena (+pikoteo) – “Yasuni” eta kanpainaren aurkezpena (“Coke Ez”).
Nun: Ekoetxean (Pilota kalea 5, Alde Zaharra, Bilbo)

Otsailak 22, astelehena: “La llamada del río Madeira” (Brasil) + ‘La Bréche’ (Senegal)
Nun: Capitol Zinema (Villarías kalea 10, Bilbo) Sarrera: 4€

Otsailak 23, asteartea: “Semillas para seguir viviendo” (Kauka, Kolonbia) hango ekintzaile batek aurkeztuta + “Reverdecer” (Argentina) + Balatazar Guaca (Resguar-do Indígena de Quintana – CRIC – Centro Regional Indígena del Cauca)
Nun: Capitol Zinema (Villarías kalea 10, Bilbo) Sarrera: 4€

Otsailak 24, asteazkena: “Home” (estatu frantziarra)
Nun: Capitol Zinema (Villarías kalea 10, Bilbo) Sarrera: 4€

Otsailak 25, osteguna: “Africa, estás ahí?” (Maroko, Mozanbike, Uganda, Estatu española) + egileen partaidetza
Nun: Capitol Zinema (Villarías kalea 10, Bilbo) Sarrera: 4€

Iruñea

denak: Zabaldi, Navarreria 25, Alde Zaharra. Dohain

Otsailak 23, asteartea: “27 fragmentos de ecología social” + hizlaria: Tom Kucharz (Ecologistas en Acción)

Otsailak 24, asteazkena: “Africa, estás ahí?” (Maroko, Mozanbike, Uganda, Estatu española) + egileen partaidetza

Otsailak 25, osteguna: “Home” (estatu frantziarra)

Basauri

denak: Sozial Antzokia – dohain

Otsailak 22, astelehena:
1. Saioa 20:00
“Reverdecer”
“Semillas para seguir viviendo”
2. Saioa 22:00
“The world according Monsanto”

Otsailak 23, asteartea:
1. Saioa 20:00
“Africa, estás ahí?” + egileen partaidetza
2.Saioa 22:00 h.
“Gure Boliviarekiko zor ekologikoa” + aurkezpena
“Yasuni” eta kanpainaren aurkezpena

Antolatzailea:
Ekologistak Martxan (www.ekologistakmartxan.org )

Laguntzaileak:
Sagarrak (www.sagarrak.org )
Sozial Antzokia (www.sozialantzokia.com )
Zabaldi (www.zabaldi.org )
Enlazando Alternativas (www.enlazandoalternativas.org )
Quién Debe a Quién? (www.quiendebeaquien.org )
Etzazu Mundua Jan (www.notecomaselmundo.org)
Eguzki Bideoak (eguzkibideoak.info)

PRESENTACIÓN Y PROGRAMA EN CASTELLANO