Varios

EGES Euskal Gizarte Ekonomia Sarearen aurkezpena

Joan den martxoaren 25ean, Euskadiko gizarte ekonomiaren 5 erakunde esanguratsuenek, ASLE, EHLABE, GIZATEA, KONFEKOOP eta REAS Euskadi, Bilboko Itsas Museoan EGES Euskal Gizarte Ekonomia Sarearen eraketa aurkeztu genuen, 67.600 euskal langile eta 9.400 milioi eurotik gorako fakturazioa biltzen duen sarea. Ekitaldian 100 pertsona inguru parte hartu zuten, bai EGESeko kide diren erakundeetako pertsonak, baita unibertsitate, […]

30 març 2015
Etiquetes:

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL

Joan den martxoaren 25ean, Euskadiko gizarte ekonomiaren 5 erakunde esanguratsuenek, ASLE, EHLABE, GIZATEA, KONFEKOOP eta REAS Euskadi, Bilboko Itsas Museoan EGES Euskal Gizarte Ekonomia Sarearen eraketa aurkeztu genuen, 67.600 euskal langile eta 9.400 milioi eurotik gorako fakturazioa biltzen duen sarea.

Ekitaldian 100 pertsona inguru parte hartu zuten, bai EGESeko kide diren erakundeetako pertsonak, baita unibertsitate, instituzio eta politika esparruko pertsonak, hala nola, María Ubarretxena, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria; Juan Maria Aburto, Enplegu eta Gizarte Politiken sailburu ohia eta EAJko hautagaia Bilboko alkatetzarako eta Joseba Permach, Sortuko bozeramailea.

Erakunde ezberdinak aurkezten zituen bideoa ikusi ondoren, Javier Goienetxeak (Konfekoop), zeinek EGESeko zuzendaritza izango duen, entzuleei ongietorria eman zien eta sare berri honen jatorria azaldu zuen. Honen ostean, Josetxo Hernández Duñabeitiak (ASLE) gizarte ekonomiaren garrantzia ikustarazi zuen enplegu eta fakturazio bolumenari buruzko datu bateratuak luzatuz, gure pisua ohiko ekonomiarekin konparatuz.

Pablo Moratallak (EHLABE) sare berri hau zergatik eta zertarako sortu den azaldu zuen eta azkenik, Jon Igartua (Gizatea) eta Josetxu Gonzalez (REAS Euskadi) sarearen erronkei buruz aritu ziren. Kontu guzti hauek Aurkezpen Adierazpenean bilduak izan dira, hemen ikusgai dauzkazuelarik.

Ekitaldia bukatzeko, Eusko Jaurlaritzako gizarte ekonomiaren zuzendariak parte hartu zuen, sare berriaren eraketa anparatuz eta bost partaideei zorionak emanez. Azkenik, coffee break txiki bat antolatu zen guztiok elkar agurtu ahal izateko.

Lankidetzarako espazio berri bat sortzeko asmoz jaio da elkarte berria, Gizarte Ekonomiaren balioak eta jardunbideak sustatu eta garatuz, kalitatezko enplegu iraunkorra bultzatzeko helburu argiarekin. Sare berri hori euskal gizarteari eta erakundeei bere beharrak helarazi ahal izateko topagune bat izango da, betiere eragileetako bakoitzak gizarte edo erakundeen aurrean daukan ordezkaritza ordezteko asmorik gabe.

Entrades relacionades

----