Finanzas Éticas

Euskadiko 60 ordezkari Fiareren Batzarreko partaide

Datorren larunbatean, martxoak 29, Fiare-Banca Éticaren estatu eremuko hirugarren Batzarra egingo da Bartzelonan, Batzarraren helburu nagusia Banca Popolare Eticarekin bateratzeko prozesua burutzea delarik. Batzarrak Estatu osoko 300 pertsona baino gehiago bilduko ditu (60 ordezkari Euskadikoak dira) eta lehen aldiz Bartzelonan egingo da. Izan ere, aurreko egunean emakumeen gehiengoa duen Kooperatibaren Zuzendaritza Kontseilua bilduko da bertan […]

27 març 2014

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL

Datorren larunbatean, martxoak 29, Fiare-Banca Éticaren estatu eremuko hirugarren Batzarra egingo da Bartzelonan, Batzarraren helburu nagusia Banca Popolare Eticarekin bateratzeko prozesua burutzea delarik. Batzarrak Estatu osoko 300 pertsona baino gehiago bilduko ditu (60 ordezkari Euskadikoak dira) eta lehen aldiz Bartzelonan egingo da. Izan ere, aurreko egunean emakumeen gehiengoa duen Kooperatibaren Zuzendaritza Kontseilua bilduko da bertan eta Fiare Areako Kontseilaria, Peru Sasia bilbotarra ere hantxe izango da.

Fiare banka etikoko erakundea da, 4.900 pertsona ditu bazkide eta haren kapital soziala 4,7 milioi euro baino gehiagokoa da. Finantzaketa eremu nagusiak, bestelako ekonomiarekin, gizarteratze eta laneratzearekin, gizartearen sentsibilizazioarekin, agroekologiarekin, bidezko merkataritzarekin eta nazio arteko lankidetzarekin zerikusia duten proiektuak dira. Euskadin bazkideak diren pertsona eta erakundeak 1.400 baino gehiago dira eta jaso den kapital soziala 1,5 milioi eurotik gorakoa da.

Banca Popolare Etica jatorria Italian duen kreditu kooperatiba da, 2005ean Espainiako Estatuan Fiareren ondoan lanean hasi zena. 2012ko lehen Estatuko Batzarrean entitate biak bateratzeko elkarrizketa prozesu bati ekitea erabaki zen, Europako eremuko banka etikoko entitate kooperatiboa eraikitzeko asmotan. Banca Popolare Eticak 37.000 pertsona ditu bazkidetzat eta haren kapital soziala 46 milioi eurotik gorakoa da.

Gaur egun kreditu kooperatibak Espainiako estatuan 20 lurraldeko talde finkatuta dauzka (haietako lau Euskadin daude) eta Italian beste 70 ditu. Finantza entitate batean formatu kooperatiboa izateak garrantzia hartzen du momentu historiko honetan, parte hartzea eta gardentasuna giltzarrizko elementuak baitira pertsonek behar dituzten egiturak eta zerbitzuak diseinatzerakoan.

Ostiral arratsaldean Fiare Banca Eticak jende aurreko ekitaldi bat antolatu du. Bertan Banca Popolare Eticako presidente Ugo Biggerik eta Peru Sasiak parte hartuko dute “Europa mailako proiektu baten helmuga berriak” izenpean. Hizlariek Banca Popolare Eticak Italian egin dituen hamabost urteak ospatuko dituzte eta banku kooperatibak udazkenean Espainiako estatuan emango dituen zerbitzuak zabaltzeko bidea irekiko duten helburuak ezarriko dituzte. Jarraian, zenbait kooperatibak erakundeek izan behar duten parte hartzeaz eztabaidatuko dute, “Banka etiko kooperatiboa eraikitzea, erronka kolektiboa” izeneko mahai inguru batean.

Entrades relacionades

----