Finanzas Éticas

Diruak ere generoari begiratzen dio

Setemek egindako azterlan baten arabera, finantza erakundeek tratu ezberdina ematen diote bezeroari, gizona edo emakumea izan. [Ibai Maruri Bilbao] Finantza produktu eta zerbitzuak eskuratzeko orduan, berez, ezinezkoa da genero diskriminaziorik egotea. Legeak erabat debekatzen du. Baina Setem gobernuz kanpoko erakundeak egindako ikerketa baten arabera, bankuek ez dute berdin hartzen bezeroa, emakumea edo gizona izan. «Finantza […]

18 julio 2015

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

Setemek egindako azterlan baten arabera, finantza erakundeek tratu ezberdina ematen diote bezeroari, gizona edo emakumea izan.

[Ibai Maruri Bilbao] Finantza produktu eta zerbitzuak eskuratzeko orduan, berez, ezinezkoa da genero diskriminaziorik egotea. Legeak erabat debekatzen du. Baina Setem gobernuz kanpoko erakundeak egindako ikerketa baten arabera, bankuek ez dute berdin hartzen bezeroa, emakumea edo gizona izan. «Finantza erakundeek andreekin aurrez aurreko hartu-emana dutenean sortzen da bereizketa. Zer-nolako estereotipoak eta rolak jokatzen diren ikusi nahi izan dugu. Baita horrek emakumearen garapen ekonomikoan zer-nolako eragina duen ere», azaldu du Cristina de la Cruzek, Fiare banku etikoko Etika Batzordeko kideak. Setemek eskatuta, azterlana gidatzeaz arduratu da. Atzo aurkeztu zituzten emaitzak Bilbon De la Crucek berak eta Setemeko zuzendari Alberto Cereijok.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lan egiten duten sei banku nagusietako —Kutxabank, Laboral Kutxa, BBVA, Santander, La Caixa eta Sabadell— 24 bulego aukeratu dituzte. Baldintza sozioekonomiko eta pertsonal berberak dituzten gizon bat eta emakume bat produktu berberak eskatzera bidali dituzte. «Sartu direnerako, batek eta besteak jaso duten tratua erabat ezberdina izan da», azaldu du De la Crucek. Hiru produktu eskatu dituzte: zortzi bulegotara mailegu pertsonal bila jo dute; beste zortzitara, hipoteka eske; eta gainontzekoetara, negozio bat martxan jartzeko finantzaketa lortzera.

Cereijok azaldu duenez, oro har, emakumeari baldintza gehiago jarri zizkioten, eta gizonari galdetzen ez zioten informazioa ere eskatzen zioten. Adibidez, andreari ezkonduta dagoen, zein lan baldintza dituen, eta eskuratu nahi zuen produktuak edo zerbitzuak hirugarren pertsonaren bati eragingo dion itaundu zioten. Ez, ordea, gizonezkoari: horrelako informaziorik jakin gabe negoziatzeko prest agertu ziren banku guztietako langileak.

Bulegoen erdietan, gainera, berme emailea eskatu zioten emakumeari. Gizonari, behin ere ez. Negozioa martxan ipintzeko finantzaketa bila jo zuten bankuetan, gainera, emakumeak bideragarritasun plana aurkeztea nahi izan zuten. Txosten horretan jasotako datuen arabera erabakiko zuten dirua eman edo ez. Halako planik ez zioten eskatu gizonari, eta, horrez gain, proiektuarekin aurrera jarraitzeko animatu zuten, eta horretarako behar zituen aholku eta gomendio guztiak eman zizkioten. Eta behin martxan jarritakoan ere elkarlanean jarduteko prest agertu zitzaizkion. «Kasu bietako batean ere ez genuen eskaera bukaerara arte eraman. Beraz, ez dakigu azkenean produktua jasoko zuten, baina argi geratu da tratu ezberdina jaso zutela eskaera negoziatzean», ohartarazi du Cereijok.

Proba baliagarria izateko, biek diru kopuru berbera eskatu zuten produktuetako bakoitzean. Baina, adibidez, gizonezkoari 160.000 euro eskaini zizkioten hipotekaren kasuan. Emakumeari, berriz, bulego batzuetan baino ez zioten kopuru zehatzen bat aipatu, eta, gehienera, 95.000 euro emateko prest agertu ziren.

Cereijok ez du uste tratu ezberdin hori finantza enpresek hala erabakia dutelako gertatzen denik. «Gizartean dagoen matxismoaren isla da. Beste arlo batzuetan bezala, bankuetan dauden langileengan ere badago. Haiek ohartu gabe gertatzen dela esango nuke. Baina salatu egin behar da». Egoera aldatzeko, agerian uztea ezinbestekoa dela iruditzen zaio. Horregatik egin dute ikerketa. Aurretik saiatu ziren diskriminazio hori frogatzen, 2012an egindako beste lan batekin. Baina ez zuten lortu.

Erabakien mailaketa

Gizon eta emakume horiekin egindako probaz gain, Setemek inkesta bat ere osatu du. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 650 laguni egin dizkiete galderak. Oro har, erantzun dituztenek ez dute uste finantza arloan genero diskriminaziorik dagoenik. Esaterako, %10ek baino ez dute uste gizonezkoek finantza kultura handiagoa dutela. «Baina sakonago aztertzen hasiz gero, desberdintasunak agerikoak dira». Adibidez, inkestak frogatu du oraindik ere andreak direla gehienetan familien eguneroko ekonomiaz arduratzen direnak; hala gertatzen da sendien %57an.

Halaber, emakumeek kontratatzen dituzte finantza produktu sinpleenak: besteak beste, zor eta kreditu txartelak, zein kontu korronteak. Ostera, produktua zenbat eta konplexuagoa izan eta zenbat eta lotura txikiagoa eduki familien eguneroko gastuekin, orduan eta esku hartze txikiagoa dute. Pentsio planak, inbertsio produktuak eta kredituak gizonen kontua dira kasurik gehienetan.

Cereijoren arabera, autonomia eta segurtasun faltak eragiten ditu desberdintasun horiek. «Zerk ematen dio pertsona bati autonomia eta segurtasuna? Diru sarrera handienak izateak. Gurean andreen eta gizonen soldatetan dagoen aldearekin, normala da gizonak izatea erabaki zailenak hartzera ausarten direnak».

Andreak bankuetako erantzukizun karguetan

Oro har, finantza erakundeetako langileen artean gizonezkoen eta emakumezkoen kopurua orekatuta dago. Baina erantzukizun karguetan gizonak daude. %30 baino ez dira izaten emakumeak .

Postu horiek, gainera, erantzukizun apalenekoak izan ohi dira. Zuzendaritza karguen %4 baino ez dira andreenak.

Fuente: Berria

Artículos Relacionados

----