Azken urteetan hainbat txokotatik entzun dugu: «Gure jendarteak alternatibak behar ditu; errealitate ekonomiko eta sozial berriak eraiki behar ditugu kapitalismoa atzean uzteko». Guk, OlatuKoopeko kideok, argi dugu dagoeneko etorkizuneko ekonomia eredua gure artean dagoela, Ekonomia Sozial Eraldatzailea (ESE) hain zuzen ere. Bizitzaren iraunkortasuna helburu duen ekonomia da.