Urriaren 17an Pobreziaren eta Bazterkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna oroitzen da. 2005etik hona Euskadiko hainbat kolektibo sozial ahotsa altxatzen ari gara egun hori salaketa eta aldarrikapenerako jardunaldia izan dadin. Helburua da munduko, Europako eta Euskadiko pobrezia eta desberdintasunen inguruan euskal gizartea informatzea eta sentsibilizatzea.