Fecha y Hora: 
Jue, 19/10/2017 - 09:30 - Vie, 20/10/2017 - 20:00

Lugar de la actividad: 
Goiuri jauregia (Vitoria-Gasteiz)

Hamaika Begirada *Kon-gresua Vitoria-Gasteizko Goiuri jauregian egingo da, urriaren 19an eta 20an, kontsumo arduratsuko eta ekonomia sozial eta solidarioko hainbat proposamen feminista bilduta.

Bi jardunalditan banaturik, kongresuak hiru ardatz izango ditu:

  • Bidezko merkataritza, elikadura-burujabetza, eta sexu- eta genero-aniztasunak
  • Antolakuntza-prozesu ez-heteropatriarkalak
  • Ekonomia sozial eta solidarioan estalita ez dauden espazioak begirada feminista gehitzeko

Horrez gain, esperientzien azoka moduko bat izango da, non alternatibak erakutsiko diren. Bertan parte-hartzera gonbidatzen zaitugu.

Gehiago jakin nahi duzu? Klikatu HEMEN.

HEMEN duzu Kon-gresuaren egitaraua.

Klikatu HEMEN esperientzien azokaz gehiago jakiteko.

Zerbait galdetu nahi diguzu? Idatzi kongresua@setem.org helbidera edo deitu 945120746 zenbakira.

Kongresuaren finantzatzaileak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Donostiako Udala, Arabako Foru Aldundia eta Bizkaiko Foru Aldundia dira.

*Kon-gresua: “bildu eta elkarrekin pausoak eman” nahi dituzten horiekin, hain zuzen (horixe da, bada, kon-gresuaren asmoa: congredi (elkarrekin joan, bildu). Latinezko aditz horren osagaiak con- aurrizkia (elkarrekin) eta gradi aditz bakuna (pausoak eman, ibili) dira.