Fecha y Hora: 
Mar, 11/07/2017 - 08:45 - 16:00

Lugar de la actividad: 
Eibarko Markeskua Jauregian, UEUn

Hurrengo uztailak 11an, Eibarko Markeskua Jauregian, UEUn, emango den Udako Ikastaroaren berri emateko idazten zaitugu.

“Elkarlanean Indarra” izenburupean, gaur egun bizi garen gizarteko saretze mailaren  inguruan hitz egingo da, saretze hauek zer punturainoko garrantzia duten azalduz eta modu horretan lan egiten duten hainbat eragileren esperientziak partekatuz.Horretaz gain, gizarte eraldaketa parekide eta inklusibo baterako, sare ikuspegitik dauden tresnen inguruan ere hitz egingo da.

Ikastaroaren inguruko informazio zehaztuagoa eta matrikulatzeko, begiratu HEMEN.Matrikulazioa uztailak 3 arte, dohainik.