Lugar de la noticia: 
Baiona

Laster oporrak dituzue eta Ipar Euskal Herrira hurbiltzen zarete? Euskoa erabili! Ipar Euskal Herrian egiten duzun egonaldian, euskoekin ordaindu euskoa hartzen duten laborariei, baina ere merkatuetan, komertzioetan, jatetxeetan, ostatuetan, hoteletan, aisialdietan,… !

Oso erraza da: 20 edo 50 euroren truke, 18 edo 48 eusko eta 2 euroko balioa duen behingo kide txartel bat dituen «Bisitari gutun-azal» bat izango duzu. Zure eusko gutun-azala erosteko eta eusko profesionalak herri eta aktibitatearen arabera zein diren jakiteko, web-orrian dugun aurkitegia begiratu! 450 profesionala baino gehiago bilduak dira: www.euskalmoneta.org/visiteurs