Autor/a: 
Economistas Sin Fronteras

Udazkenaren etorrerakin batera gure MgE Dosierren 27.zenbakia aurkezten dugu. Oraingo honetan, inpaktuko inbertsioak mahai gainean ipintzen ditugu, inbertsio hauek Inbertsio Sozialki Arduratsuen (ISA) barne daude eta zuzenean eragitea xede duten eta dirua berriro ere inpaktu sozial eta ingurumen-inpaktu handiagoa eragingo duten proiektuetara bideratzen dute Dossier hau euskaraz eta gazteleraz eskuragai dago.

Inpaktuko inbertsioek bi xede izateak: errentagarritasuna lortzea eta inpaktu sozial zein ingurumen-inpaktua eragiteak; horrek bereiztu izan ditu bestelako inbertsioetatik. Nahiz egun gai garrantzitsu bilakatu den, goraka ari den merkatu honi buruzko nahasmendua handia da oraindik. INPAKTUKO INBERTSIOA Dossier honek barneratzen dituen 6 artikulu hauen bidez kontzeptuzko gai batzuk argitu nahi ditugu, eta, horrez gain, azken urteotan gero eta garrantzi handiagoa duten tresnen eta ekimenen adibideak eman nahi ditugu ezagutzera.  Inpaktu sozialaren definizioaren inguruan dagoen eztabaidagai aurkezteaz gain, inpaktuko inbertsio hauek  nola enpresa sozialentzako ematen dituzten finantza laguntzako tresna bilakatu diren eta inpaktu soziala nola neurtzen den aztertuko da. Finantzaketarako egitura eta plataforma berrietaz hitz egiteaz gain,  inpaktuko inbertsioen adibide moduan alor honetan jada finkatuta dauden mikrokredituen eta banka etikoaren bi ekimen aurketuzko dira.

MgE dosierrak ekonomia-jardueraren dimentsio sozial nagusiei buruzko analisirako, hausnarketarako eta eztabaidarako proposamen bat dira. Hiru hiletik behin argitaratzen dira, eta zenbaki bakoitzak gai monografiko bat lantzen du, diziplinartekoak izan nahi duten hainbat kolaborazio barnean hartuta.