Autor/a: 
REAS Euskadi

Egunero ikusten dugu ekonomia kapitalistak gero eta bazterketa, desberdintasun eta injustizia handiagoa sortzen duela. Ordaindutako lanaren alorrean dagoen langabeziak eta lan-prekarizazio egoerak eta, zaintzarako denbora eta lanei dagokienez, emakumeen gainean dagoen injustizia sakonak arrastoan jartzen gaitu nola elkartzen diren zenbait gatazka guretzat oinarrizko gatazka den honetan: kapitala bizitzaren aurka, alegia, kapitala pilatzeko helburua, alde batetik, eta bizitza zaintzeko helburua, bestetik. Kapitalaren eta Bizitzaren arteko gatazkaren adibide adierazgarri bat dira merkataritza askeko itunak (TTIP, TISA, CETA…); prekaritatea eta ingurumen- eta gizarte-gatazkak sortzen dituzten tresnak dira desberdintasuna, enpleguan eta ekonomian eragin suntsitzailea dutenak, eta erakusten digutenak, beste behin, patriarkatua eta neoliberalismoa elkarrekin doazela eta elkar indartzen dutela.

Feminismoek lanaren kontzeptuari egiten dioten ekarpenetako bat da lana eta enplegua desberdintzea, bai eta familiaren eta komunitatearen barnean egindako lan guztiak balioestea ere, ongizatea eta bizitzaren iraunkortasuna ematen baitute. Lan horiek dira, behin eta berriz ikusezin egiten badituzte ere, eraikin ekonomikoaren egitura osoa eusten dutenak.

Gutxi banatutako itzelezko zaintza-kargek emakumeak gaixotu eta pobretzen dituzte, eta, gainera, lan-merkatuan muga moduan ikusten direnez, sektore feminizatu oso gaizki ordainduetara zokoratzen ditu, eta segregazio bertikal eta horizontalera eta soldata-diskriminaziora kondenatzen ditu. Lan-merkatu bat, labur esanda, esklusiboa eta baztertzailea, baldintzatzen duena aukera sozialetarako eta baliabideak jasotzeko sarbidea, bai eta hiritarren oinarrizko eskubideak gauzatzekoa ere.

Ekonomia sozial eta solidarioaren aldetik, eztabaidaren erdigunean ipini nahi dugu norabide-aldaketa bat bultzatzeko beharra. Norabide-aldaketa horrek “birkokatuko” ditu pertsonen ongizatea eta kalitatezko ingurune sozialaren eta ingurumenaren mantentzea jarduera ekonomikoaren bihotzean. Eztabaida sakon bat, aukera emango diguna beste eredu sozioekonomiko batera igarotzeko beharrezko trantsizioei heltzeko. Eredu horrek azterketak egiterakoan eta erabakiak hartzerakoan erdigunean izango ditu bizitza ugaltzea eta maitasunez tratatzea posible egiten duten prozesu guztiak, gizonak eta emakumeak izaki interdependenteak (zaintzaren beharra dugu) eta ekologiaren mendekoak (moldatzen garen lekuko ingurumenaren beharra dugu) garela aintzat hartuta.

Horretarako, lan guztien berrantolaketari ekin behar diogu. Horrek esan nahi du, batetik, gizonezkoek hasi behar dutela Bizitza mantentzeko eta zaintzeko ardura hartzen, eta, bestetik, emakumezkoek sartu behar dutela erabakiak hartzeko espazio publikoaren alorrean, eta, guztion artean, uko egin beharreko genero-pribilegio dosi batzuetan oinarritutako maskulinitate hegemonikoa berrikusi behar dugu.

Dena den, lanaren banaketara zuzendutako eta lan-baldintzak hobetzera bideratutako neurriez gainera, lan egin behar dugu enplegu inklusiboaren alde, pertsona guztien oinarrizko eskubide sozialak gauzatzea bermatuko baitu.

Ekonomia eraldatzailerako ekosistemak sortzean eta hura garatzeko neurriak martxan jartzean datza. Era berean, inklusio soziala lehentasun gisa jartzearen alde egotean datza; horretarako, hiritar guztiei babes sozial egoki eta behar adinako bat bermatuko dien tresnak sustatuta, batez ere, bazterketa sozialeko egoeran edo arriskuan dauden pertsonei. Testuinguru honetan, bereziki garrantzitsua da aldarrikatzea diru-sarrerak baldintzatu gabeak eta bizitza duin baterako behar adina izan daitezen, hiritarren eskubideak gauzatzeko eta parte-hartze sozialerako aukera emango dutenak, bai eta babes sozial unibertsala, inklusiboa eta kalitatezkoa aldarrikatzekoa ere.

2017ko maiatza

AdjuntoTamaño
2017ko maiatza 1.pdf285.42 KB