Lugar de la noticia: 
Bilbo

Bilboko Labore Elkartea duela urte bat inguru sortu zen, gure ohiko kontsumoaren inguruan aldaketak egiteko asmoz, elikadura eta beste oinarrizko produktuen inguruan batez ere. Elkartearen heblburu nagusia da denda bat zabaltzea ordutegi zabalarekin, produktu ezberdinak eskeintzen dituen proiektuak; sustengarriak, hurbilekoak, duintasunenan eta justizia sozialean oinarriturikoak, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko salneurri egokiak sustatuz. Ekimen hau beste hainbat tokitan garatzen ari diren ekimenekin bat dator, kontsumo jarduerak aldatuz, alternatiba zehatzak eskeiniz. Proiektuak ere beste batzuetan eredu du, Iruñerriko Landare bezala eta beste Labore izeneko proiektuak (nahiz eta autonomoak izan) Labore Oarsaldekoa bezala, urte honetan martxan ipini dena eta Irungoa ere garatzen ari da beste bar. Bigarren helburua leku soziala ere izatea du proiektuak, giza aldaketa eta kontzentziazioa aldatzeko ekimenak landuz eta denon partehartzeaz kontsumo aldaketa lortzeko, alternatiba eta proiektua zehatzak landuz.

PROIEKTUAREN OINARRIAK

Mundu mailako azterketa eginez, Elikaduraren Jabetzaren ideia oinarria dugu. Kontsumo eredua aldatu nahi dugu alternatiba bertokoa eta denon artekoa eginez. Dendaren proiektua garatzeko hiru irizpide ditugu oinarri; bertoko eta hurbileko ekoizpena, baserritarren ekoizpena bultzatuz, agroekologian oinarrituriko elikagiak, ekoizpen eredua aldatu ahal izateko, eta azkenik justizia sozialean edota ekonomia sozialean oinarritutiko ekoizpenak. Labore Bilbok dituen helburuak, web orrialdea den  laborebilbo.eus. helburu eta irizpide atalean aurki daitezke https://laborebilbo.eus/eu/helburuak-elikadura-burujabetza.

ZEIN EGOERATAN DAGO PROIETUA

Duela urte bat baino gehiago sortu zen ideia, iazko urrian jardunaldiak garatu genituen IPES-GITErekin batera, Zer Jan eta nola erosi lemapean. 2017ko otsailean Asanblada sortzailea ospatu genuen, 40 pertsonek babes ekonomikoa handia eman zioten proiektuari martxan ipintzeko. Haien artean Elikadura Burujabetza sustazten diuten eragile batzuk aurkitzen ziren. Asanblada sortzaile horretan, helburuak, irizpideak, kuotak, epeak, aurrekontuak eta proiektua aurrera eramatea erabakia hartu genuen. Urte honetan zehar hainbat aurkezpen egin ditugu, elkarrizketak komunikabideetarako, bilerak eta auzoetan aurkezpenak, bazkideak egiteko asmoz, haiek baitira proiektuaren oinarria, proiektu honetako partehartzaileak.

Uda baino lehen lokala dendarako eta lokal sozialerako aukeratu genuen. Santutxuko auzoan Aro Plazan kokatuta dago, Zabalbide metroko sarreratik oso gertu. Denda abenduaren hasieran zabalik egongo delakoa gaude. Gaur egun, udan hasi ziren obren azken urratsak ematen ari dira. Dagoeneko 250 bazkidek bagara ere, bazkide gehiago izan behar gara benetako bultzada lortzeko eta partehartze indartzeko. Dendan erosi ahal izateko bazkide izan behar da, horretarako eranskina dugu eta web orrialdean ere izen emateko aukera dago,  laborebilbo.eus. Hainbat bazkide web orrialdearen bitartez egin dira bazkide, berton ere informazio gehiago aurkitzen da eta nola ez elkartearekin kontaktuan nola jarri.

Proiektuaren parte izatera animatzen zaituztegu, eta espero dugu zuek guztiok dendan erosketak egiten ikusten eta etorkizunean garatu ditugun ekimenetan parte hartzen.