Autor/a: 
Economistas Sin Fronteras

2016-2017ko ikasturtean, UPV/EHUko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasleek inkesta bat egin zuten garapenari eta justizia globalari buruzko kontuez duten pertzepzioaren, jarreren eta iritzien inguruan.

Jasotako ondorioen artean batzuk nabarmendu behar ditugu, besteak beste hauek: ikasleek ez diote ardura handirik egozten sektore pribatuari pobreziari, desberdintasunei eta justizia ezari dagokionez; tokikoaren eta globalaren arteko erlazioa gutxi ulertzen dute eta kontraesankorrak dira, justizia global gehiago egotearen alde zerbait egin nahi dutela adierazi dutelako, baina kolektiboki jarduteko irtenbideetan ez dute parte hartzen edo ez dute horien berri.