Lugar de la noticia: 
Baiona

4 urte ospatu dituen Euskoak pausu berri bat eman nahi du numerikora pasatuz. Igandean, martxoaren 19an, goizeko 10etarik goiti, Baionan Euskokartaren martxan ezartzeko besta herrikoi bat iraganan da:

EUSKO EGUNA.

Egitarauan, etxalde ekoizpenen merkatua eta eskulan feria, pailazo ikusgarria (euskaraz) Luma haurzaindegiak antolatua, pintxo lehiaketa eta bazkari herrikoi handi bat (15 euskotan), Euskokartaren abiatze ospakizuna Patxi eta Konpainiaren Dantza Pikoz jarraitua. Familian, lagun giroan, denek hitzordua dugu lehen Eusko Egun honetan!

Egun berezi horren arrakasta segurtatzeko 200 laguntzaile behar ditugu.

Abenturan parte hartu, ahal bezain goiz izena emanez, egunean berean laguntzaile izaiteko edo eguna aintzin diren prestaketetan
parte hartzeko. 

Izena emaiten dut

Informazio guziak
 http://euskokart.org/eu/