Lugar de la noticia: 
Errenteria

Datorren azaroaren 18an, Euskadiko Ekonomia Solidarioaren Azokako bosgarren urteurrena ospatuko dugu. Aurten azoka Errenterian ospatuko, Merkatuzar-ean, garai bateko merkatua, goizeko 11etatik arratsaldeko 20etara. Aurtengo leloa “Ekonomia bizitzaren zerbitzura – Cooperar para transformar-nos” da, bizitzaren zerbitzura dagoen ekonomia eraldatzaile bat aldarrikatzeko asmoz.

Azoka, REAS Euskadik, Olatukoop-ek (Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Sarea) eta Saretuz-ek (Donostiako Kontsumo arduratsuaren Sarea) sustatzen dugu eta bere  helburua lankidetza estutzea,  Ekonomia Solidarioa sendotu eta ikustaraztea eta Merkatu Soziala Gipuzkoako hiritarrei hurbiltzea da. Hau lortzeko, gure entitate eta enpresen oinarri sozialaren parte-hartzea bultzatzea gustatuko litzaiguke, ez soilik ordezkariena. Azoka Jaia izan dadila nahi dugu, gure Ekonomia Solidarioaren Jaia.

Ekonomia Solidarioaren V. Azoka hau, gu ikusgai egiteko ekitaldi klabea izango dela uste dugu. Gure nahia, erreala den eta hazten dabilen alternatiba ekonomiko bat garela hiritarrei erakustea da.

Azokan izena emateko galdetegi hau bete behar da, epea urriaren 11an bukatzen delarik.

AdjuntoTamaño
Cartel V Feria_20x10.jpg170.75 KB