Autor/a: 
REAS Euskadi

Dokumentu hau 2016ko azaroaren 10, 11 eta 12an Bizkaia Aretoan (Bilbo) antolatutako Ekonomia Sozial eta Solidarioaren II. Kongresuan egindako lan eskergaren emaitza da. REAS Sareen Sareak eta REAS Euskadik sustatu eta antolatu zuten Kongresua, Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harreman eta GizarteLangintzako Fakultatearen lankidetzarekin, eta Eusko Jaurlaritzaren (Lankidetzarako Euskal Agentziaren bidez) eta Bilboko Udalaren (Bilbao Ekintzaren bidez) diru-laguntza jaso zuen ekimenak.

Kongresua definitzeko eta diseinatzeko prozesua taldean garatu zen; hain zuzen ere, partaidetzan eta lankidetzan oinarriturik, hainbat arlotako erakunde eta pertsonek parte hartu zuten prozesu horretan. Kongresuan 450 bat lagun elkartu ziren, eta sei ardatz tematiko landu zituzten; ardatz horiek ekonomia solidarioaren mugimenduaren hiru ekintza-dimentsioei zegozkien hainbat gai bildu zituzten: jarduera ekonomikoa, autogestioan oinarrituriko ekimen sozio-ekonomikoen garapena; jarduera soziopolitikoa, salaketa, sentsibilizazioa eta beste gizarte-mugimendu batzuekiko aliantza, kapitalismoaren aurreko erresistentzian eta egiturazko eraldaketen sustapenean; eta jarduera politiko instituzionala, ESSn oinarrituriko aldaketa bideratzeko politika publikoen sustapena.

Txostenari berari dagokionez, honela antolatuta dago: Kongresuaren hasiera ekitaldiko hitzaldiak jaso dira lehenik, eta, jarraian, Kongresuko sei ardatz tematikoetan egindako lanetik eratorritako gogoetak, proposamenak eta estrategiak. Azkenik, Kongresuaren amaierako manifestua eta amaiera ekitaldiko hitzaldiak txertatu dira, baita atal labur bat ere, parte-hartzaileen profilari eta azaroko hiru egun haietan egindako jarduerei buruzko datuekin.

AdjuntoTamaño
Libro-IICongresoESS_EUS.pdf3.7 MB