Lugar de la noticia: 
Bilbao

ESSaren II Kongresuaren ajea igarota, zenbait informazio interesgarri konpartitu nahi dugu zuekin.

Webgunearen egituran aldaketa batzuk burutu ditugu, kongresuko 3 egunetan zehar sortutako jakituria eta ilusio guztia bertan agertarazteko, hurrengo ataletan banatu ditugularik:

Argazkiak: 500 argazkitik gora ikusgai.
Baliabideak: kongresuan zehar eta aurretik erabilitako komunikazio euskarri ezberdinak.
#ESSkutxa: aukeratutako 10 esperientzien aurkezpenak eta aurkeztutako 120 esperientzien kartelak.
Dokumentazioa: bideoak, kongresu aurkezpen eta itxierak, pptak, tailerren sistematizazioak, etab.
Ondorioak: partaideei abenduan bidalitako galdetegiaz geroztik landutako ebaluaketa-dokumentua.

Azkenik, ardazkako ondorio-dokumentua, webgunean deskargagai egongo da martxotik aurrera.

Paperean ere argitaratuko dugu, beraz, hura lortzeko interesa izanez gero, hurrengo helbidera (komunikazioa@reaseuskadi.net) idatz dezakezue hurrengo datuak zehaztuz:

  1. Izen-abizenak
  2. Helbide postala
  3. Ale kopurua

Ekonomia sozial eta solidarioa hedatzen jarrai dezagun! 

 

AdjuntoTamaño
email-01.jpg307.74 KB