Fecha y Hora: 
Lun, 24/04/2017 - 19:00 - Mie, 26/04/2017 - 19:00

Lugar de la actividad: 
Europa Biltzar Jauregia. Vitoria-Gasteiz.

Mundua nork, nola eta zer-nolako inplikazio sozial, ekonomiko eta ekologikorekin elikatuko duen izango da eztabaidagaia. 

Datozen hamarkadetako elikaduraren etorkizuna aztergai, hainbat gai nagusi hartu dira kontuan etorkizuneranzko begirada itxuratzeko errealitateak eta erronkak zein izango diren sakontzeko. Elikadura oso gai konplexua da, eta gure bizitzako hainbat alderdi hartzen ditu.

Hizketaldi honek konplexutasun horren gainean eztabaidatzeko gunea izan nahi du, eztabaida aberasteko, sektoreko hainbat ikuspegi batuta (nekazariak, arrantzaleak, erakunde publikoak, ikerketa, etab.). Mundua nola elikatu, erronka hori eztabaida historikoa da, baina topaketa honek badu berrikuntzarik: posible den ala ez den eztabaidatzea baino harago joateko asmoa du. 

Zehatz-mehatz aztertu nahi da gaur egun nola egiten ari garen; zer jardunbide dauden abian eta zer ondorio eragiten dituzten; nola ari den egia bihurtzen elikadura-burujabetzaren ikuspegia; elikadura-sistemaren inguruko aktibismoarekin eta ikerkuntzarekin, elkarren esperientzietatik zer ikas dezakegun etorkizunerako bidea definitzeko…

Gaur egun agroelikadura-sistema globalak eragiten duen krisialdi ekonomiko, ekologiko eta sozialaren larritasuna ikusita, beharrezkoa da egungo testuingurua aztertzea. Hala ere, hizketaldi honen xedea azterketa horien indarra bideratzea da, etorkizunerantz zer urrats eman behar ditugun hobeto ulertzeko.

Egitaraua

Izen-ematea

AdjuntoTamaño
Kartela_Poster_Cartel.pdf163.91 KB