Fecha y Hora: 
Sab, 18/11/2017 - 11:00 - 20:00

Lugar de la actividad: 
Merkatuzar (Errenteria)

Ekonomia Solidarioaren Azoka Gipuzkoara itzuliko da, V. edizioan. Azoka Errenteriako Merkatuzarrean ospatuko da azaroaren 18an.

Aurten ere, Azoka, Ekonomia Solidarioa indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa da. Ekonomia Solidarioa, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo edota finantza- sektoreetan gaur egungo krisiari erantzunak eskaintzen dituen hazten dagoen errealitate sozioekonomiko bat da. Guzti hau, beraien bideragarritasuna inguru-errealitate integral, ekonomiko eta sozialean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez lortzen du. Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala gizarteari hurbildu nahi diogu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza bultzatu nahi dugu. Horregatik lema hau erabaki dugu: Ekonomia bizitzaren zerbitzura - Cooperar para transformar-nos".

Azoka hau REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), Olatukoop-ek (Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Sarea) eta Saretuz-ek (Donostiako Kontsumo arduratsuaren Sarea) sustatzen dute, Errenteriako Udalaren, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

ZABALDU BIDEO HAUEK ZURE SARE SOZIALETAN! PARTEKATZEA MAITATZEA DA ;-) Ana Urrutiak, Almudena Cachok, Andoni Agirregomezkortak eta Nerea Aliasek Merkatu Sozialan parte izan nahi dute ere. Horregatik Ekonomia Solidarioaren Azokan parte hartzera gonbidatzen zaituzte. 

Hemen azokaren egitaraua eta parte hartuko duten erakuneen zerrenda aurki dezakezue.