SETEMek gaurko goizean, uztailaren 17an, Bilboko Burtsa Gizarte Etxean, Finantzak eta genero-desberdinkeriak azterlana aurkeztu du. Txostenak, finantzen arloko genero-desberdinkerien fenomenoa jorratzen du. Azterlanaren ondorioak ikusita esan daiteke matxismoa finantzen sistemako fenomeno bat dela, normalean esparru horretako desberdinkeriak nabarmentzen ez diren arren. Izan ere, finantza-erakundeek oztopo gehiago jartzen dizkiete emakumeei gizonei baino hainbat finantza-produktu eskuratu nahi dituztenean (hala nola kreditu pertsonalak, hipotekak edo negozio-kredituak).

Azterlanaren ondorioak irakurri nahi badituzu, txostenaren laburpena daukazu ikusgai hemen. Txosten osoa ere ikusgai hemen.

AdjuntoTamaño
finantzak_genero_desberdinkeriak_osoa.pdf8.49 MB
finantzak_genero_desberdinkeriak_laburpena.pdf2.69 MB