Autor/a: 
Cáritas Bizkaia

Egungo errealitate kezkagarriak erakusten digu berdintasun ezak eta lan-prekarietateak gora egiten duela etengabe, gazteen bizi-proiektuak oso zalantzazkoak direla, kronifikazio prozesuak eta pobreziaren belaunaldi arteko transmisioa areagotu egiten direla, eta gure eredu sozial eta ekonomikoak injustizia areagotu besterik ez duela egiten.

Testuinguru horretan, Bilboko Elizbarrutiko Caritasetik, «Denon Ongizatearen» alde lan egiteko beharra ikustaraziz, «Ekonomia Solidarioa» sendotzea proposatzen dugu eredu alternatibo bat eraikitzeko tresna gisa; dagoeneko abian dagoen eredu bat, ekonomia pertsonen, justizia sozialaren eta giza eskubideen zerbitzura jartzen duten pertsona, komunitate, erakunde eta sareek sustatutako ekimen multzo osoan zehazten dena. Planetarekiko eta bere baliabideekiko errespetua epe laburreko beste interes batzuen aurretik jartzen dituen ekonomia bat eraiki nahi dugu.

Ale honetan, errealitate ekonomiko ezberdin batean sakonduko dugu, parekidetasuna, iraunkortasuna, irabazi asmorik eza, lan duina, lankidetza eta konpromisoa sortzen ari diren praktika zehatzen bitartez. Adibide itxaropentsuak emango ditugu, ekintza adierazgarriak; dagoeneko frogatzen ari direnak posible dela pertsonak ekonomiaren erdigunean jartzea (bereziki babesgabeenak). Erabat esna egonik ere, amesten jarraitzen dugu. 

Aldizkaria Deskargatu

AdjuntoTamaño
bihotzez66.pdf6.35 MB