Fecha y Hora: 
Lun, 15/05/2017 - 08:00 - Vie, 30/06/2017 - 23:00

“Baserritik Mundura: gure elikaduraren etorkizuna jokoan” elikadura burujabetza eta agroekologiari buruzko ikastarorako izena emateko epea 2017ko maiatzaren 15tik ekainaren 30ra irekita egongo da. Ikastaroa Hegoak eta EHNE-Bizkaia Nekazal Sindikatuak antolatua da.

Ikastaro honen helburua da balioan jartzea eta ezagutza sortzea nekazaritzatik eta nekazarientzat. Horretarako, La Via Campesinak erabilitako formazio prozesu pedagogiko metodologikoak erabiltzen ditugu euskal errealitatera gehituz eta egokituz.

Elikadura Burujabetzaren agendak nekazaritzaren eremua gainditzea nahi dugu, eta horretarako ekoizpen, banaketa eta kontsumo ereduek Euskal Herrian duten eragina aztertuko dugu, eta baita gizarte osoa inplikatzen duten eraldaketarako proposamenak ere.

Triptikoa

Informazio Gehiago

Izena Emateko Orria

Lehenengo Edizioaren Bideoa